XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EKIN ETA YARRAI

Euskaltzaindiak Bizkaiko Bertzolarien Bigarren Sariketearen amaieran esker beroak emoten deutziez Bizkaiko Diputaziño, Bilboko Ayuntamentu, Bizkaiko Ahorro-kaxa txapelketeak egin direan errietako alkate jaun, eta baita euren ekintzeagaz gure izkuntzearen edertazun oneri bizia emoten alegindu direaneri.

Gure erriaren aberastasun au gordetan alegiñak egin doguz orainarte, eta orain eta komeni danean be bardin ekingo deutzagu, izkuntzea zainduteko, gordetako eta aberastuteko benetako gogoa iminirik.

Gura geunke gure ekintza onek euzkaldun guztiak batuteko balio daien, edozein dala bere pentzetako modua eta bizimodua, guztiona dalako gure aurretikoengaitik artu dogun aberastazun paregabea.

Guztieri dei egiten deutzagu eta baita euzkaldun eztirenari be, gugaz bizi izanik eurenak legez artzen dituezalako gure gauzak.

Gure gurazoen izkuntzea gurdetako lan egitea ezkubideagaitik lan egitea da, eta baita berezko gauza bateagaitik be.